Gezurrak zainak labur

Por Aitor de la Villa.

Lerro hauek idazten ari naizela, ikastolan nuen lagun min batetaz akordatu naiz. Gezur dezente kontatzen zizkigun lagunoi, patologikoak akaso, eta erabat katastrofistak. Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzaren lehenengo urteak izango ziren, mutilok amantala urdinak janzten genituenekoak. Neskek, larrosak. Oraindik ez zuen eztanda egin genero eta koloreen eztabaidak amantaletan. Ezjakintasunean bizi ginen, bai.

Egun batean kontatu zigun ondoko herrian sumendi batek eztanda egingo zuela; beste batean, ehiztari zoro batek haurrak garbitzen zituela ikastolatik ateratzerakoan; zuhaitzak desagertzeko zorian zeudela; ikastolan edaten genuen ura kutsatuta zegoela eta hobe genuela etxetik ur-botila eraman… guk, klaro, den-dena sinisten genion.

Urteak pasa ziren, eta guk utzi genion lagunak kontatutako gezurrak sinisteari, edo beharbada berak utzi zion gezurrak guri kontatzeari. Auskalo zer gertatu zen lehenago. Oso lagun-minak izan ginen, inuxente xamarrak denak.

Badakit ez dela batere justua nire lagunarekiko egingo dudan konparaketa hau, baina neurri batean antzekotasunak somatzen ditut nire ikastolako adiskide eta errauskailuaren kontra agertzen diren muturreko jarreren artean. Haurrak maskarillekin, mundua amaituko delakoan, beldurraren beldurrez… hau hondamena!!!

Muturreko jarreretatik hiru izaten dira bolo-bolo zabaltzen diren “egi ukaezinak”; beraz, saiatuko naiz, banan-banan aztertzen.

1. “Erro-errotik hausten du Europak gai horretan hartutako jarrera”.

Hau esaten denean, gehientsuetan ez da esplikatzen zein den Europako egoera, ezta Kontseiluak edo Parlamentuak sinatutako zuzentarauak berak. Eta aipatzen direnean, interpretazioaren esparrutik at uzten da Zubietakoa, kasu isolatua bailitzan. Ondo legoke jakitea zergatik ote den diferentea gainerako plantek pasa beharreko galbaia, Gipuzkoakoa kritikatzen duten askok begi onez ikus ditzaten. Zergatik ukatu aurrerapena geurean, eta laudatu bizilagunarenean?

Bidea urratzen lehena 653/2003 errege dekretua izan zen (2000/76/CE zuzentarauaren transposizioa). Hondakinen errausketa zela eta, zuzentarauak kontuan hartu zuen mugaz besteko distantzia handiko kutsadura-atmosferikoak itunaren esparruan egindako protokoloa; dioxina eta furanoen mugak ezartzen zituena. Eta, handik urte batzuetara, Espainiako Gorte Nagusiek onartu zuten 22/2010 legea, 2008/98/CE zuzentarauaren transposizioa. Zer markatu zuen horrek? Erraustegi bakoitzak, benetan balorizazio energetiko plantatzat hartze aldera (ondorio juridikoak izan zitzan) izan beharreko gutxieneko eraginkortasun-energetikoa.

Legeak lege, arauak arau, bi zutabe horien gainean ezarri zen Europako politika errausketaren alorrean, nahiz eta jakina, denborarekin zutabeak berritu behar izan. Eta, galdetu daiteke, benetan al da Zubietakoa Europako salbuespena? Izokinak bezala al gaude euskaldunok ur-lasterraren kontra?

Argazkian duzue Vienakoa. Non eta Danubio ibaiaren alboan, Unibertsitatetik metro eskasetara. Portzierto, Hundertwasser arkitektoak diseinatu zuena.

image1

Hala ere, ez da adibide bakarra. Oberhausenen, Alemanian, Europako plantarik handiena dago, etxebizitza batzuen alboan. Colonian ere bai. Alemanian bakarrik, ehun bat inguru daude; Suitzan, hogeita hamairu. Italian, majina bat.

Ez gaittuk horren arraroak.

2. “Zeharo kutsakorra da, kantzerra sortzen du”

Osakidetzako ikerlariek ondorioztatu zuten hondakinen errausketak ez zuela osasunean arrisku-gehigarriak sortzeko arriskurik, benetan errausketa hura erabilitako teknologia modernoa bazen eta ezarritako mugak errespetatzen bazituen. Alegia, ez zegoen ebidentzia zientifikorik. Zubietakoak gainera aldiro-aldiro izango ditu dioxina eta bestelakoen kontrola, eta, limitea gaindituz gero, ordu erdian (ordu erdi eskasan) geldituko litzateke errausketa-prozesua.

Gipuzkoakoak arazketa-sistemak Europako araudiak baimendutako emisio-kopurua hobetuko du bataz-beste %60 batean. %80 partikula gutxiago, %60 dioxina eta furano gutxiago eta HCI eta HF moduko sustantzien erdia. Izan ere, gaur egun, teknologia eta ingurumeneko betekizunak direla eta, dioxina gehio aurki daitezke neguan kalean (kalefakzio-sistemen ondorioz), planta batean baino.

Portzierto, errausten ez badira hondakin horiekin, zer gertatzen da? Tokitara eraman behar direla; eta ondorioz, CO2 erruz sortu.

3. “Oso garestia da”

Beste era batean planteatu daiteke galdera: zer da garestiagoa, eraikuntza edo etetea?

Aurrekariak badaude. Duela gutxikoak gainera. Batzar Nagusietatik pasatu gabe, GHKk (hondakinetaz arduratzen dena) eta Zubietako obrak egin behar zituen aldi baterako enpresa-elkarteak adostu zuten proiektua etetea. Zenbatean baloratu zen kalteordaina? Eraiki ez zenaren lortu gabeko irabaziagatik 6,6 milioi euro; eta lehenbiziko bost urteetako ustiapenagatik, beste milioi t’erdi. Orotara, 8,1 milioi euro; gehi, noski, egindako lanengatik pagatu zitzaiona (3 milioi). Guztira, 11 milioi euro.

Etete harekin ez ziren Debabarrena eta San Marcoko mankomunitateak ados agertu eta errekurtsoa ipini zuten, ez zelako legea behar bezala jarraitu. Urtarrilean Administrazio-auzien epaitegiak arrazoia eman zien: akordioa eta kalteordaina indargabetu baitzituen. Zer zela-eta? Laburki esanda, eskumenik ez zuelako hori egiteko eta lasterbide batetik igaro zelako GHK, epailearen arabera.

Hortaz, aurreko 11 milioiei gehitu behar zaie Europako Inbertsio Bankuak emandako finantziazioaren galera (40 milioi euro) eta erainkuntzan galdu diren urte hauetan zaborra beste toki batera eramateagatik pagatu dena.

Gaur egun, antza, eraikuntzarena ez da aukerarik garestiena.

image2Pentsatzen ari naiz, nire haurtzaroko lagunak haurtzaroko gezur-katastrofisten munduan jarraituko balu, maskarillarekin etorriko litzatekela ikastolara.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s